Menu

Turtziozko kultur etxeak eskaintzen dituen Zerbitzuak

Beheko solairuan
Turismo bulegoa, erakusketa gela eta liburutegia; haurreentzako eta helduentzako sekzioa: liburu prestamoa eta bideoa, DVDak eta elektronikako baliabideak erabiltzeko aukera. Interneten sartzeko eta ofimatika erabiltzeko aukera.
Lehenengo solairuan:
Bideogela, Kz-gunea (4 ordenagailuekin), ludoteka eta elkarteen bulegoak.
Areto honetan hainbat ekintzak egiten dira astean zehar; yoga, josteko klaseak, koro, umeentzako antzerkia, katekesia…
Kontsulta gela:
Kontsulta daitezkeen liburu asko daude liburutegian: entziklopediak, atlasak, nobelak, gai ezberdinetako eskuliburuak... bai haur, bai gazte eta bai helduentzako ere.
Fotokopiagailua eta faxa:
Din A4 Kopia bakoitzak 10 zentimo eta koloreskoa 20 zentimo balio du.
Din A3 Kopia bakoitzak 15 zentimo balio du.
Bizkaitik kampoko fax bakoitzak 65 zentimo balio du.
Bizkaira bidalitako fax bakoitzak 45 zentimo balio du.
Jasotako horri bakoitzak 45 zentimo balio du. 

Ordenagailu zerbitzua:
Jendea erabiltzeko ordenagailu bat dago liburutegian. Ordenagailu honek, internet konektatzeko, zein programa ezberdinak (word, excel ...) erabiltzeko aukera ematen dizu.